Info
Esquerra Republicana alderdiko gazteri independentista eta sozialistak gonbidatuta, Arbucies herrian (Herrialde Katalanak) egon ginen 2001. urtean.
Lehen aldia zen Euskal Herritik kanpo kontzertua eskaintzen genuela eta ohorea izan zen katalandar gazteekin elkartu ahal izatea. Gurekin batera, Iruñeako Team Rockers break dantzariak ere etorri ziren. Hauek bai artixtak :-)

Molte Mc, Daddy Jeff, Wanka, Aritz eta Team Rockers taldeko break dantzariak.

Alokatutako furgoan, bidai erdian deskantsatzen...
Furgoneta alokatu, trastoak muntatu eta ilusio haundiz abiatu ginen Katalunia aldera. Hasieratik oso tratu ona jaso genuen antolatzaileen aldetik eta izar handiak bagina bezala sentitu ginen. Asteburu osoko akanpada antolatu zuten (1996. urtetik urtero egiten da) eta bi gune nagusi zeuden; bata kontzertu handietarako eta bestea, saio eta emanaldi txikietarako. Ostiral gauean, gune apalean, gure gustuko doinuak eskaintzeko aukera izan genuen. Giro polita sortu zen eta festa amaituta, kanping denda batzuetan egin genuen lo (esateko modua da asteburu osoan ez genuelako apenas lorik egin :-)

Ostiral gaueko sesioaren irudia. DZ eta Aritz atzean eta Team Rockers aurrean jolasean :-)


Break dantzariak, beti txiribueltaka :-)

Ostiral gauean lo egin behar omen genuen kanping dendak muntatzen (zerbait esateagatik :-)
Larunbatean berriz, Selektah Kiolektiboaren kontzertua izan zen gune nagusian. Egia da talde asko zeudela egitarauean eta gurea gaueko azken emaladia zen (jaialdia ixten zuena, alegia). Horrelakoetan gertatu ohi denez, ordutegia ez zen batere bete eta dagoeneko eguna argitzen hasi zenean eman genuen kontzertua.


Kontzertua gauez hasi eta egunsentian amaitu genuen :-)

Igande goizean, bi egunetan apenas lo egin gabe egon ondoren...
Emanaldia amaituta jauregi itxurako etxe batera eraman gintuzten, zerbait jan eta atseden artzera Euskal Herrira bueltatu aurretik.

Zigor DZ biniloak garbitzen besteak atseden hartzen genuen bitartean...
Eskerrak eman nahi dizkiegu JERK-eko gazteei euren tratu onagatik eta gure indar osoa bidali, independetziarako bidean daramaten borrokan.